2014an, Espainiako erresumako
nazio eta lurralde desberdinetako hainbat sindikatu eta mugimendu
sozial Duintasun Martxetan Madrileraino bildu ginenetik “ogia, lana,
etxebizitza eta askatasuna” aldarrikatuz, Espainiako erresuma eta
Hego Euskal Herriko egoera politiko, sozial eta ekonomikoa ezer gutxi
aldatu da, eta arlo batzuetan okerrera egin du.
Milioika pertsona langabezian daude, gero eta murritzago den babes
sozial batekin; bitartean, enpresa, banku eta pertsona aberatsen
etekinak esponentzialki areagotu dira. Egunero ehunka pertsonak
etxegabetzen dituzten bitartean, milaka milioi euro gastatzen dituzte
etxegabetzen gaituzten bankuak erreskatatzen.
Partidu ustel eta neoliberalek Madril eta Gasteizen gobernatzen
jarraitzen dute, politika neoliberalak inposatzen duten botere
ekonomiko eta mediatikoari esker, baita borroka sozial eta sindikalaren
aurkako errepresioari esker.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna urruti geratzen ari
zaigun helburu da; feminizidioa, aldiz, azken bost urteotan 700 emakume
baino gehiago hil dituen errealitate lazgarri bat da.
Egoerak, ahalik esparrurik zabal eta transbertsalenean mobilizatzera
behartzen gaitu, gure eskubide eta askatasunen aurkako eraso ugari
jasotzen ditugun Estatuko esparruan gatazka soziala nabarmenduz. Hego
Euskal Herritik ere gure ekarpena egin behar dugu 78ko erregimena
hankaz gora jartzeko, erregimen ustel bat baita, pertsonen
ongizatea bermatzen ez duelako eta ez dituelako errespetatzen
norberaren eskubideak ezta kolektiboak.
Hau dela-eta, hilak 27an, ESK Madrilen izango da, Duintasun Martxek
egin duten manifestaldirako deialdiarekin bat eginaz; denok
gonbidatzen zaituztegu gurekin bertaratzeko antolatu digun autobusetan
(izena emateko gure egoitzetatik pasa).
OGIA, LANA, ETXEBIZITZA ETA BERDINTASUNA
- Enplegu iraunkor, solda duin eta Oinarrizko Errentaren alde.
Lan erreformen indargabetzea.
- Zerbitzu publikoen alde, funtsezko eskubideen gisa.
- Aurrekontuen kontura egongo diren pentsio publiko duinen
alde.
- Borrokatzeagatik preso dauden pertsonen askatasunaren alde.
- Zorraren ordainketari ez. Troika alde hemendik.
- Ez CETA ez TTIP, herri subirotasuna kapitalaren inposaketaren
aurka.
- Feminizidioaren aurka. Bizirik jarraitu behar dugu, bat bera
gutxiago ez.
- Herri eta nazioen erabakitzeko eskubideen alde.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario